XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Herbailtasunik gabeko auto-eramaleek kokatze-toki bereziez berekasa baliatu ez daitezen, kokatze-tokiko zolan Eusko Jaurlaritzak onartutako nazioarteko ikurra pintatu beharko da, auto-eramale herbailak hitzak esandako ikur horren azpian euskeraz eta erderaz idatzita.

4. Aurreko Atalean aipatutako toki berezi horiek eraikintzarako iriste-bidetik hurbil jarriko dira; iriste-bide horiek, kurpil-alkidun ezinduak horietzaz baliatzeko modukoak izan beharko dute, etxebizitzaren gainontzeko alderako bidea oztoporik gabe eginaz.

5. Atala - Iriste-bidea.

1. Lehenengo Atalean emandako zerrendako lanen egiterapenak, ezein ezintasun-moeta jasatzen dutenek lehenengo Atalean adierazitako baliapide edo ekintzapideren bat berebaitan izan dezaten eraikintzen barne-guneetan gainontzeko herritarrek bezalakoxe ibiltzeko aisetasuna izan dezateneko bermea emango du.

2. Egitasmoa eraikintza-moltzoa osatzen duten eraikintza eta antolapidetza-saila bati buruzkoa denean, hori, ezinduei osatze-mailako eraikintza eta antolapidetza ezberdinetara iristea utz diezaien moduan asmatuko da, onbideak eta horiek goratasun ezberdina izatea gerta dadinean irriskaitzezko irrilak ezarriz.

3. Lehenengo Atalean adierazitako baliapide edo ekintzapideren bat berebaitan izan dezan eraikintzak, honako baldintza hauek betetzen dituen helpide bat gutxienez izan beharko du: